+ 25 Informazioa

25 urte gorakoentzako unibertsitaterako sarrera

1892/2008 Errege Dekretuak, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak arautzen dituenak, 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba aurreikusten du bere V. kapituluan. Proba hori Errege Dekretura egokitzeko xedearekin, UPV/EHUk 25 urtetik gorakoak Unibertsitatera sartzeko proben araudi berria onartu zuen eta 2009ko irailaren 14ko EHAAn eman zen argitara.

Probetarako matrikula

Unibertsitatean  sartzeko eskatzen den titulazioa ez duten pertsonek egin dezakete matrikula, baldin eta 25 urteak 2011ko urriaren 1a baino lehenago egiten badituzte.
Izena 2011ko otsailaren 14tik 18ra eman ahal izango da, Campusetako errektoreordetzetan, Sarbide Bulegoan eta sarrera.ehu.es helbidean.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak
  1. Eskaria behar bezala betea, hartarako dagoen inprimakian edo web orrian.
  2. NANaren, pasaportearen edo adina frogatzen duen beste dokumentu ofizial baten jatorrizkoa eta fotokopia, biok erkatzeko.
  3. Tasen murrizpena edo salbuespena izateko eskubidea frogatzen duen indarreko dokumentuaren fotokopia.
  4. Interesatuaren zinpeko aitorpena, dioena interesatua ez dela matrikulatu proba hauetarako beste unibertsitateren batean eta ez daukala titulazio edo ikasketarik unibertsitatera sartzeko bidea ematen dionik.
  • Deialdiak
Urtero unibertsitateak sarrera proba bat antolatuko du 25 urtetik gorakoentzat; proba behin gaindituta, interesatuak aukera izango du hurrengo deialdietan berriro aurkezteko, nota igo nahi balu titulazio jakin batera sartzeko. Halakoetan unibertsitateak azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko du kontutan, baldin eta aurrekoa baino hobea bada eta proba unibertsitate berean egindakoa bada.
Proba ezin izango da egin unibertsitate batean baino gehiagotan ikasturte berbererako. Hala eginez gero, proba guztiak automatikoki baliogabetuko dira.

Azterketaren eguna eta tokiak

25 URTETIK GORAKOAK ETA 45 URTETIK GORAKOAK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBETARAKO ORDUTEGIA Probaren data: 2011ko maiatzaren 6a

Goizean 9:15 – 9:30 Aurkezpena
9:30 – 11:00 Gaztelania eta Testu-iruzkina
11:00 – 11:30 Atsedenaldia
11:30 – 12:30 Atzerriko Hizkuntza
12:30 –13:30 Euskera
Arratsaldean 16:00 –18:30 Proba espezifikoa 25 urtetik gorakoak Kalifikazioak argitaratzea 2011ko maiatzaren 13a
Erreklamazioak egiteko epea 2011ko maiatzaren 16tik 20ra
Erreklamazioen ondorengo kalifikazioak argitaratzea 2011ko maiatzaren 27a
25 urtetik gorakoentzako informazio eta orientazio jardunaldiak 2011ko ekainaren 2a

Probaren egitura orokorra

Probak bi zati izango ditu: orokorra eta espezifikoa.

Zati orokorra

Helburua da ikustea ikaslea egokia den unibertsitateko ikasketak egiteko eta horretarako heldutasun nahikoa daukan; bestalde, arrazoitzeko eta adierazpen idatzirako daukan gaitasuna ere neurtzea du xede. Lau azterketa izango ditu, arlo hauetako bakoitzerako bat:
a) Gaur egungo gai bati buruzko testu iruzkina edo idazlana.
b) Gaztelania.
c) Atzerriko hizkuntza honako hauen artetik aukeratzeko: alemana, frantsesa, ingelesa, italiera edo portugesa.
d) Euskara. Euskarako azterketa ez egiteko aukera izango du ikasleak, baldin eta behar bezala egiaztatutako aparteko arrazoiren bat badauka. Nagusiak Unibertsitatera Sartzeko Probak Antolatzeko Batzordeak ebatziko ditu eskariak eta, eskuordetzaz, batzordeburuak edo UPV/EHUko Unibertsitatera Sartzeko Probetako zuzendariak.

Zati espezifikoa

Probako zati espezifikoaren helburua da neurtzea ikaslearen trebetasuna, gaitasuna eta ahalmena jakintza-adar bakoitzari lotutako unibertsitateko ikasketak ondo burutzeko.
Zati espezifikoak bost aukera ditu, bakoitza graduko ikasketa ofizialen bost jakintza-adarretako bati lotua. Zati honetan, ikasleak bi gai aukeratuko ditu adar bakoitzetik. Hona jakintza-adarrak eta bakoitzaren gaiak:
A) Artea eta Giza Zientziak:
Irakasgaiak: Artearen Historia, Historia, Marrazketa Artistikoa eta Filosofiaren Historia
B) Zientziak:
Irakasgaiak: Matematika, Fisika, Kimika eta Biologia
C) Osasun Zientziak:
Irakasgaiak: Gizarte eta Osasun Zientzietarako Matematika, Fisika, Kimika eta Biologia
D) Gizarte eta Lege Zientziak:
Irakasgaiak: Gizarte Zientziei eta Osasun Zientziei Aplikaturiko Matematika, Enpresa Ekonomia, Historia eta Geografia.
E) Ingeniaritza eta Arkitektura:
Irakasgaiak: Matematika, Fisika, Kimika eta Marrazketa Teknikoa.
Zati espezifikoan ikasleak aukeratuko du zein arlotan egin gura duen azterketa, baina kontuan izan beharko du unibertsitatean sartzerakoan aukera horrekin lotura duten ikasketetarako izango duela lehentasuna.
Azterketa arlo bakar batean egin ahal izango du, baina, aukeratutako gaiak arlo batekoak baino gehiagokoak badira, arlo bakoitzak ematen dituen lehentasunak izango du ikasleak.
Izena ematen duenean adieraziko du ikasleak zein irakasgairen azterketa egingo duen.
Azterketak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin ahal izango ditu.

Kalifikazioa

Gai bakoitzari zerotik hamar puntura bitarteko kalifikazioa emango zaio.
Azken kalifikazioa azterketa guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da.
Unibertsitatean sartzeko proba osoa gainditzeko, gutxienez bost bat lortu beharko da azken kalifikazioan, eta batez bestekoa egiteko beharrezkoa izango da zati bakoitzean (orokorrean eta espezifikoan) gutxienez lau bat ateratzea.
Ikasleak proba osora aurkeztu ahal izango dira ondorengo deialditan, kalifikazioa hobetzeko. Deialdi berrian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, baldin eta aurreko deialdian lortutako kalifikazioa baino altuagoa bada.

Erreklamazioa

Ikasleak azterketak berrikusteko eskaria egin diezaioke errektoreari idatzi arrazoitu baten bidez; horretarako bost egun balioduneko epea izango du kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.